Sanmielak 2022

Etxeratze kolektiboak egingo dira San Miel jaietan, Buruntzaldeko Itaiak antolatuta

Aiurri 2022ko ira. 22a, 10:53
Iruñerriko Itaiaren agerraldia, etxeratze kolektiboaren harira. GEDAR

Etxeratze kolektiboak ipiniko ditu martxan Buruntzaldeko Itaiak Sanmieletan, Urnietako festak gerturatzen ari diren honetan, jai-giroan "erasoak emateko arriskua handitu" egiten denaren jakitun, horiei aurre egiteko. 

Talde eragilearen adierazpenez, "nahi duen edozein emakume gaztek zein helduk etxerako bidea lagunduta eta seguru egingo du" horrela. Zenbait ordutegi zehaztu dira horretarako, Gaztelekutik abiatuta:

  • Asteazken eta ostegun: 1:00ean eta 3:30ean
  • Ostiral eta larunbat: 1:00ean, 3:30ean eta 5:30ean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!