Hona hemen jaiei begira mugimenduak zabaldutako mezua:
Kaixo, urnietar!
Jazarpenak bere hortan dirauen egunotan, ezinbestekoa zaigu elkartasuna antolatzea eta hari aurre egitea. Aurten, Urnietako jaien testuinguruan, Urnietako Elkartasun Ekimenetik Euskal Herriak pairatzen dituen erasoen aurka gure ekarpena egitera gatoz, Jon eta Rubenen kasu errepresiboa mahaigaineratuz.
Horretarako, kalera aterako ditugu jazarpenaren kontrako eta elkartasunaren aldeko aldarriak, hitzordu desberdinen bitartez.
Animatu eta gerturatu elkartasunaz blaitzera!
JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI!