Zabalik dago Gazte Training eta Kardio Fit ikastaroetan izena emateko epea

Aiurri 2022ko ira. 23a, 10:14

Gazteei  (2006 eta 2010 artean jaiotakoak) begirako bi ikastaro jarri ditu martxan Urnietako kiroldegiak: Gazte Training eta Kardio Fit. Urriaren 3an hasiko da eta ekainaren 16an amaituko dira.

Ikastaro bakoitzak bere ordutegia izango du: Gazte Training astearteetan eta ostegunetan izango da (17:30-18:30). Aldiz, Kardio Fit, ostiraletan (17:30-18:30).

Kiroldegiko bazkideentzako tarifa 193, 63 eurokoa izango da Gazte Training ikastarorako; bazkide ez direnentzako, berriz, 233,16 eurokoa. Kardio Fit-en kasuan, bazkideentzat 98,26 euroko kostua izango du, eta bazkideak ez direnentzat, berriz, 118,32 eurokoa.

Izen emateak Kiroldegian egingo dira ohiko ordutegian, eta horretarako azken eguna irailaren 30a izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!