Amaitzear daude Xoxokako eskolako obrak

Aiurri 2022ko ira. 26a, 13:11

Xoxokako eskolan egiten ari diren hobekuntza-lanak aste honetarako bukatutzat egotea espero da, Xoxoka auzoko jaiak hasi aurretik.Berrikuntza nagusia, sukaldearen berritzea izan da,eta gasa aktibatzea besterik ez
da falta sukaldea bere osotasunean erabili ahal izateko.

Bestalde, areto nagusian pantaila erraldoi bat jarriko da ikus-entzunezko edukietarako. Modu honetan, sukaldearen berritzearekin eta pantaila berriarekin, auzo elkarteak orain arte ematen zion erabilera areagotu nahi da, elkarte dinamika indartzeko asmoarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!