Urnieta eta Lasarte-Oria lotuko ditu bide berri batek

Aiurri 2022ko ira. 27a, 13:58

Urnietak errepide berri bat izango du Lasarte-Oriarekin lotzeko. Irailaren 8an egindako ezohiko osoko bilkuran, behin betiko onartu zen bide berria eraikiko den lurren okupazioa. Sarbideak bi errei izango ditu, Ermotegin eraikitzen ari den biribilgunean hasiko da eta Gerez baserriaren parean dagoen errepidearekin lotuko da, gutxi gorabehera.

Udalaren esanetan "Urnietatik Lasarte-Oriara joan nahi duten pertsonak eta ibilgailuak ez dira udalerrira sartu behar, eta, hala, nabarmen murriztuko da Zabaleta auzoko trafiko-dentsitatea". Alternatiba horrek egun auzoa kolapsatzen duen kamioi-zirkulazioa ezabatzea espero du erakundeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!