Arlegor-Adarra mendietan identifikatu gabeko betizuak agertu dira

Aiurri 2022ko ira. 29a, 11:04

Urnietako Udalak Arlegor-Adarra mendian kontrolik gabeko eta identifikatu gabeko behi-azienda dagoela aipatzen duen jakinarazpen bat jaso du. 

Jabeak behien ardura hartzea eskatu du Urnieta Udalak: jaberik azaltzen ez bada, Urnietako Udalak, Andoaingo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, betizuak erretiratzeko lanak martxan jarriko ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!