Barrakak Errekalde kaleko aparkalekuan jarri dira, eta horren ondorioz kendu egin behar izan dira aparkalekuko kotxe guztiak. Herreros eta Plazido Muxikakoak ere erretiratu egin dira.
Horren ondorioz, honako aldaketak egongo dira herrian datozen egunetan:
-
Errekalde kaleko irteerak zentzu bakarra izango du biribilgune aldera, betiere oinezkoen joan etorriak babeste asmoz.
-
Errekalde kaleko 6 eta 12 zenbakien tartean dagoen espaloian aparkatzeko aukera egongo da.
-
Errekalde kaleko gune urdinean, Idiazabal kaleko 39-43 tarteko zenbakietan eta Zelai Alde ondoko gune urdinetan denbora mugarik gabe aparkatzeko aukera egongo da urriaren 4ra arte.