Nerea Arrutik eta Julen Gabirondok aurreko asteburuan Pentatloko finalean egundoko erakustaldia egin berritan, aizkora desafioan aritu ziren Sanmieletan atzo. Urnietarrek bi kirolari handi horiek txalo zartez omentzeko aukera eduki zuten, era horretan. Egapeko jolastokian, herri kirolen saio politan bikote gisa hartu zuten parte, eta baita irabazi Hodei Ezpeleta eta Laiene Pikabearen aurka. Bestetik, Malen Barrenetxea Hernaniko aizkolari gazteak eta Beñat Telleria Lasarte-Oriako harrijasotzaileak erakustaldi bana egin zuten. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:
2022 ira 30 Urnieta