San Miel jaietako ajea baretzeko moduko hitzordua antolatu du Kantazaun elkarteak: kantu bazkaria izan da, gaur, eguerditik aurrera hasita, Plazido Muxika plazan. Askotariko doinuez disfrutatzeko parada izan dute herritarrek, liburuxkaren laguntzaz, konpainia ezinhobearekin: Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek ipini dute erritmoa, eta, aldiz, errima, Nerea Elustondo eta Aitor Mediluze bertsolariek.