Umorea hizpide, errima doinuetan aritu dira arratsalde osoan, bazkalostetik hasita: jatetxean bertan, lehenik, eta, Besabin, ondoren. Tartean atseden ere hartu dute, eta trikitixa eta panderoaren soinuek dantzatzeko gogoa piztu die hainbati. Hasiera ederra Xoxokako festei.