Arratsaldeko lehen partida, Guria Jatetxea taldeko jubenilek (gizonezkoak) jokatu zuten, Urola mendean hartuta (20-19). Urnietarrek lan gogorra egin behar izan zuten azken segundora arte, azken mementoan lortu baitzuten garaipenaren gol preziatua. Maila onean hasi dute liga, izan ere, Gipuzkoako Ligako sailkapeneko lehen postuetan kokatuta daude. Hala ere, lanean jarraitu beharko dute, maila handiko ligan parte hartzen ari direlako.
Arratsaldeko bigarren partida, Urnieta Kamox Precision Machining taldeko kadeteena (emakumezkoak) izan zen, baina hiru puntugatik galdu zuten (17-20). Ligako lehen garaipena lortu ez arren, urnietarrek aurrera egiteko gogo bizia erakutsi dute eta partidaz partida maila hobetzea espero dute.