Mar Mar Teatroaren “Tarzan” familia-ikuskizuna izango da Saroben

Aiurri 2022ko urr. 4a, 10:40

"Tarzan" ikuskizuna Sarobe arte eszenikotik igaroko da, Mar Mar Teatroren eskutik. Urriaren 23an izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00tan hasita, euskaraz.

Sarrerak hiru euroko kostua izango dute, baina, adide, beti bezala, Urnitako Udalak zozketa ipini du martxan herritarrentzat: 2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urriaren 9 arte arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko, Urnietako Udalaren webgunean edo APP-an sart ubehar da, baita Sarobeko lehiatilan izena emanda ere.

Sinopsia

Ehiza-egun berri bat Afrikako oihanean. Oihuek eta aldarriek betetzendute atmosfera. Bat-batean, isiltasuna. Oihana ikaratu egiten da haurbaten negarraren aurrean. Tximino handiak, jakin-minez, haurrarenganahurbiltzen ari dira. Kala, bere kumea hil berria, haurra adoptatzea erabakitzen du. 25 urte geroago Londresen Lord Greystoke VII.ak, ingeles noble batek,hiriko zooko animaliak askatu berri ditu eta psikoanalista bera zelakonbentzitzen saiatuko da. Tarzan, oihaneko errege.

Fitxa teknikoa

  • Aktoreak: Aritza Rodriguez, Irene Hernando, Javi Tirado, GabrielOcina / Eriz Alberdi.
  • Argi diseinua: Ion Chavez.
  • Soinu espazioa: Igor Iglesias.
  • Musika: Fran Lasuen.
  • Jantziak: Noemi Loiti.
  • Atrezzo: Javi Tirado
  • Argazkiak: Txelu Angoitia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!