Parte hartu nahi dutenek urriaren 13aren aurretik eman beharko dute izena. Hainbat bide egongo dira horretarako: online, BERTANen eta GazteInfo zerbitzuan. Zaintza- zerbitzua eskainiko da, gutxienez 15 egun lehenago eskatzen bada.
Eskaintza oparoa
Askotariko adarretatik erreparatuko zaio botere-hartzeari, tailerren bidez: irakurketa taldea, neska gazteentzako jabekuntza eskola, gorputz-kontzientzia eta mugimendu tailerra, zineforum feminista eta emakumeen arteko topaketa, besteak beste. Jarduera horietan eragile eta erakunde hauek hartuko dute parte: Espazio Lunarra, Emagin, Amher eta Maider Oiartzabal Ziganda dantzari eta irakaslea. Zenbait ekintzek kostua izango dute, prezioa desberdina izango da emakumea Urnietan
erroldatuta dagoen ala ez kontuan hartuta. Nolanahi ere, izena eman beharko d .