Xoxokako Jaiak 2022

Autobus-zerbitzua izango da Xoxokako festetan

Aiurri 2022ko urr. 4a, 11:05

Xoxokako festak medio, urriaren 7an, 8an eta 9an, doako autobus-zerbitzua egongo da Xoxoka eta Urnietako herrigunea lotzeko. Denda Berri zaharren egoitzako biribilgunean egongo da aukera autobusa hartzeko.

Honatx ordutegia.

Urriak 7, ostirala-Urriak 8, larunbata

URNIETA- XOXOKA

  • 18:00
  • 20:00
  • 00:30

XOXOKA- URNIETA

  • 20:30
  • 01:00
  • 03:00
  • 06:00

Urriak 8, larunbata-Urriak 9, igandea

URNIETA- XOXOKA

  • 16:30
  • 20:00
  • 00:30

XOXOKA- URNIETA

  • 20:30
  • 01:00
  • 04:00
  • 06:00

Desgaitasuna duten pertsonek ere aukera izango dute autobus-zerbitzua hartzeko. Dena den, zerbitzu hori baliatu nahi duten pertsonek aurretik Udalari jakinarazi beharko diote zein zerbitzu behar duten zehaztuz autobusa prest egoteko. Horretarako ondorengo telefonora deitu beharko gaur edo bihar 8:00-14:00 bitartean: 943 00 80 33.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!