Herri antzerkiari eusten diote Xoxoka auzoko gazteek urtez urte eta hamarkadaz hamarkada, eta astearte gauean ere ez zuten hutsik egin, auzo jaien baitan. Ingalaterrako monarkia eta honek azken asteetan bizi izan dituen gertakizunak inspirazio-iturri izan zituzten antzerkilari gazteek, eta horrela, Altzibarko Ixabel II-aren azken egunak kontatu zituzten, bertsio libre eta ironikoari bidea emanez, eta ezbaian jarriz heriotza naturala izan zenaren kontakizun ofiziala. Antzerki emanaldia, ikusgai argazki-bildumarekin nahiz bideoz: