Askotariko ekintzez betetako egitarauaren ondoren, iritsi da Xoxokako jaien azken gaua. Betizu-jatearekin hasi dute iluntzeko ospakizuna, eta, 180 bat lagun gerturatu dira auzoko plazara. Ondoren, Iratzar erromeriarekin gaupasa izango dute. Era berean, DJ Aros izango da goizeko 02:00etatik aurrera Xoxokako eskolan.