Xoxokako Jaiak 2022

Xoxokako gazteen arteko herri jokoen lehia, beti bezain ikusgarri

Aiurri 2022ko urr. 10a, 10:29

Bi taldetan banatu ostean, auzoko gazteek herri jokoekin (lokotxa biltzea, bizikleta zaharrekin lasterketa, sagar biltzea, txingak eramatea…) lehia ikusgarria jokatu zuten, eta ikusleen gogoko gertatu zen. Lehiaren gainetik, azpimarratzekoa da Xoxoka auzoko gazteak belaunaldiz belaunaldi nola murgiltzen diren auzoko jaietan, izan antolaketan, izan hainbat ekitaldietan zuzenki parte-hartuz. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!