Xoxokako Jaiak 2022

Auzoko sei sagardogile lehian, eta Montefrio irabazle

Aiurri 2022ko urr. 10a, 11:08

Arrakastaz ospatu zen Xoxokako sagardogileen lehen sariketa, jaien azken egunean atzo. Sei sagardogile aurkeztu ziren, Antso, Garmendi, Pagua, Altzibar, Montefrio eta Oiarbide, eta guztiak ere kalitate handikoak zirela aipatu zuten bertaratu ziren sagardo zaleek. Hain zuzen, sagardo zaleen esku geratu zen saria emateko aukera, eta horiek Montefrio baserrian egindako sagardoari eman zioten lehen saria. Argazki-bilduma eta sari ematearen bideoa, ikusgai:

 

Argazki-bildumako lehen argazkian, sei sagardogile agertzen dira, sari banaketan: Aitor Aldunberri (Pagua), Unai Elgarresta (Oiarbide), Jexux Manterola (Altzibar), Joxe Ramon Bengoetxea (Antso), Eneko Manterola (Garmendi) eta Xabier Usarralde (Montefrio). 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!