Kulturarteko jaia izango da larunbatean, Etxeberri plazan

Aiurri 2022ko urr. 10a, 19:50

Hirugarren urtez, kulturarteko jaia antolatu du Etxeberri auzo elkarteak, urriaren 15ean, larunbatarekin. Hala, herritarrak "elkarren artean ezagutzea, espazio bat partekatzea eta bakoitzaren ohituren eta kulturaren berri ematea" du xede egunak. 

Eguerdiko 12:00etatik aurrera, janari dastaketaz, tailerrez, azokaz eta kontzertuez gozatzeko aukera izango da, besteak beste. Halaber, Jaima bat jarriko da te dastaketa egiteko eta food truck baten presentziarekin ere kontatuko da, izozkiak erosteko aukerarekin.

Antolatzaileek urnietako herritarrak animatzen dituzte parte hartzera. Interesa dutenek nahikoa izango dute egunean bertan Etxeberri plazara gerturatzearekin. Eguraldi txarra egiten badu ostera, ekitaldia Egape ikastolan ospatuko da. 

Gehiago jakin nahi? Datorren astekarian, elkarrizketa antolatzaileei. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!