Bost euro balio ditu sarrerak, baina, beti bezala, bina sarrerako lau sorta zozkatuko idra, parte hartzen duten urneitarren artean. Hamasei urtetik gorakoak izan beharko dute azken horiek. Zozketan parte hartzeko, Urnietako Udalaren webgunea edo APP-an sartu behar da, baita Sarobeko lehiatilera gerturatu ere.
Sinopsia
Azkar, sar zaitez!; ontzia Indietara abiatzear dago. Beste aldean mila abentura ditugu zain, lur esploratu gabeak, ur gaineko hiriak eta itsaso ezezagunak. Erritmo etengabeko obra da, gag bisual eta dibertigarri ugari dituena.
Fitxa teknikoa
- Testua: J.P.Cañamero
- Zuzendaria: Pedro Luis López Bellot
- Zuzendari laguntzailea: Jonathan González
- Antzezleak: Chema Pizarro, Nuqui Fernández y Francis J. Quirós
- Argiztapen diseinua: Pedro Luis López Bellot y Jorge Rubio
- Argiztapena: Jorge Rubio
- Talde teknikoa: DYSOUND
- Eszenografia: Pedro Luis López Bellot.