Hamar orduko festa ospatu zen: goizean, 3Klubaren ekitaldiaz gozatzeko parada izan zuten haurrek, baita "Go!azen"en aurrestreinaldia ikusteko aukera eduki ere. Aldiz, gau partean, emanaldia eman zuen Korrontzik, eta orduan igo ziren oholtza gainera Egape Dantza Taldeko kideak, euskal folkloreko doinuei mugimendua ipintzera.
Ospakizunak iraun bitartean, 9.000 euro inguru bildu ziren, Esklerosi Anizkoitzari aurre egiteko xedea duen EITB Maratoiarentzat.
Grabatu egin zen hitzordua eta Gabonen bueltan izango da aukera hori ikusteko. Itxaron egin beharko, hortaz.