Asteburu kaskarra Urnietako eskubaloi taldeentzat

Aiurri 2022ko urr. 18a, 10:23

Urnietako eskubaloi taldeek ez dute garaipen bakar bat ere lortu iragan asteburuan. 

Emakumezkoen infantil eta kadete taldeek etxean jokatu zuten. Gizonezkoen infantil, jubenil, senior eta emakumezkoen senior taldeak, berriz, etxetik kanpo. Hala ere, taldeak jardunaldi ona egitetik urrun geratu ziren, izan ere, ezin izan zuten garaipenik eskuratu. Horiek horrela, gogor entrenatzen jarraitu beharko dute eta datozen jardunaldietan puntuak lortzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!