Jorge Seguradoren hautagaitza aurkeztu du EAJ-PNVk, Udal hauteskundeei begira

Aiurri 2022ko urr. 20a, 18:04

Mikel Pagolak abiatu zuen agintaldiari jarraipena eman zion. 2023ko maiatzara begira, Jorge Segurado Iriondo bera izango da EAJ-PNVko zerrendaburua.

Urnietako Uri Buru Batzarrak haren izendapena aho batez onartu eta gero, gaur egin dute haren aurkezpena. Hauexek bere adierazpenak, alderdiak zabaldu duen oharretik hartuta: “Alderdiak, Gipuzko Buru Batzarrak eta urnietarrek  emandako aukera eta konfiantza hau, datorren maiatzeko hauteskundeetan emaitza on batzuekin itzultzeko asmoa dut. Urnietaren eta urnietarren alde egiten duen herri-proiektua garatzen jarraitzeko gogoz eta ilusioz aurkitzen naiz”. Udal taldea gogoan izan du, “EAJk Urnietako udaletxean pandemia baten erdian arazo eta beharrei aurre egiteko gaitasuna erakutsi duelako”. Bukatzeko, “lanean jarraituko dugu, etorkizunari begira, hobetzen jarraitzeko, herritarrekin batera erronkei ahalik eta erantzunik egokienak  aurkitu ahal izateko eta harro gauden herri baten parte izaten jarraitzeko”, esan du Seguradok.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!