Elkartasun ekitaldia egingo du Aurrera Markelekin taldeak

Aiurri 2022ko urr. 25a, 10:17

Elkartasunez beteta dator azaroa, izan ere, Aurrera Markelekin taldeak ekitaldia antolatu du azaroaren 18tik igandera, hilaren 20ra bitarte, Egape Ikastolako aterpean. Makina bat ekitaldi egongo dira, GNA01 gaixotasunaren harira, babes ekonomikoa biltzeko, ikerketari nahiz terapiari begira.

Hala, herriko eragileek zein kanpoko artisten emanaldiek osatuko dute asteburua, baina, ikusmin handiena Xavier Salillas atletaren (iron man) erronkak izango du: 24 orduz izango da bertan bizikleta estatikoan eta beste hainbeste korrika zinta batean. Guztia jarraian, Aurrera Markelekin-en alde. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!