Aurrera Markelekin elkarteak gune bat eskuratu du, bere jardunari jarraipena emateko

Aiurri 2022ko urr. 26a, 10:45

Badu lokala jada Aurrera Markelekin elkarteak, Urnietako Udalarekin adostutako hitzarmenaren bidez: Errekalde kalea 12ko garaje bat. Hala, aurrerapausoa da elkartearentzat, GNA01 diagnostikatutako adingabeei beren garapenean laguntzeko bidean.

udalak adierazita, hitzarmena 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta 2025eko abenduaren 31ra arte luzatu ahal izango da, bi aldeek aldez aurretik idatziz adostuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!