"Tik Tokaldia" ipini du martxan herriko Euskaraldiak

Aiurri 2022ko urr. 26a, 09:05

Hizkuntza ohituren eraldaketan, gazteen parte-hartzea sustatzeko, "Tik Tokaldia" ipini du martxan Urnietako Euskaraldiak. Parte-hartzaileen artean,  euskara eta euskal kulturarekin harreman zuzena duten sariak zozkatuko dira.

"Tiktok aplikazioak duen pisua ikusita, eta sare sozialetan euskararen presentzia urria dela jabetuta", honako proposamen hau ipini du martxan antolatzaile taldeak:

Nola egin?
1. Jarraitu @euskaraldia.urnieta TIK TOKen
2. Sortu Euskaraldiko 3. Edizioko TIK TOKa
3. Aipatu ondorengo traolak: #Euskaraldia2022 #HitzezEkiteko #Ahobizi #Belarriprest #Arigunea #lorpen #erronka

Euskaraldia hasten den egunera arte izango du jendeak aukera parte hartzeko, baita  13-16 urte bitarteko nerabeek ere. Azken horien bideoak ez dira sare sozialetan zabalduko, irudien babes arauengatik; aldiz, 16 urtetik aurrera, Tiktokean hala onartuta, beren bideoak zabaldu egingo dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!