Herri kirol festa egingo da Udal pilotalekuan

Aiurri 2022ko urr. 31a, 12:00

Herri kirolak maite al dituzu? Biharko hitzordura joateko irrikitan egongo zara, hortaz. Izan ere, herri kirol festa izango da herrian, udal pilotalekuan, eguerdiko 12:00etatik hasita. 20 euroko kostua izango du sarrerak

Ekitaldiko proba nagusia “Izar berriak – Urrezko aizkolari txapelketa”-ko finala izango da. Bertan 25 urtetik beherako gizonezko aizkolari onenak lehiatuko dira: Iker Vicente, Jokin Basozabal, Hodei Ezpeleta eta Julen Larrea II, hain zuzen ere. Hortaz gain, Imanol Royo “Lartain” harrijasotzailea ikusteko parada izango da. 17 urteko gaztea 210 kiloko harria jasotzen ahaleginduko da.

Urnietarrak, erakustaldia

Herri kirolen munduari oso lotuta daude azken boladan aski ezagunak bihurutu diren bi urnietar: Nere Arruti eta Julen Gabirondo. Bada, horien parte-hartzeaz gozatzekoaukera izango dute ikusleek.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!