Hala, bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira azaroaren 6 arte arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan part ehartzeko, eman izena Urnietako Udaleko webgunean edota Saroben jarritako kutxatilean.
Sinopsia
Polinesiar irletako herri-kulturetan, pertsonek egiten zituzten akatsak gaixotasunen eragileak zirela uste zen, jainkoen animoak ernegatzen zituztelako. Hoponopono, esan nahi du, hawaiieraz, higiene mentala bezalako zerbait. Uharte hartako bertakoek familia-batzarrak egiten zituzten, non harremanak hitzen, eztabaidaren, aitorpenaren, ordainaren, damuaren, besteekiko ulermen zintzoaren, barkamenaren eta, azken batean, maitasunaren bidez bideratzen eta orekatzen baitziren. Eta horretatik dator, hain zuzen ere, antzezlan hau. Paloma eta Pilar Ayahuasca probatzearren erretiro espiritual batera doazen bi ahizpa dira. Gure protagonistek, tragikomedia gisa, mahai gainean jarriko dituzte beren beldur, blokeo eta zauri sakonenak.
Fitxa artistikoa
- Protagonistak: Paloma (Marta Candial), Pilar (Ainhoa Cilveti)
- Banaketa: Bruneta (Juncal Arizcuren), Roy (Sven Przemyslowski)
- Gidoia: Cristina Torres
- Zuzendaria: Cristina Torres
- Eszenografia: Amagoia Suárez y Cristina Torres
- Argiztapen teknikoa: Amagoia Suárez
- Soinua: Ainhoa Montes
- Jantziak: Anabasa Kultur Elkartea