Etxean haur txikia dugunok zalantza asko ditugu haurtxoaren loaren inguruan:
- Zergatik esnatzen da hainbeste?
Gurasoekin ohean lo egitea ona al da?
Zenbat ordu egin behar ditu umeak lo?
Galdera guzti hauen inguruan eta haurraren loaren funtzioak ezagutzea izango da “Zure alboan” guraso eskolaren hurrengo hitzaldia.
Gaian interesa duen edonor dago gonbidatuta hitzaldira, izena emateko 943 55172 telefonora deitu edo www.magaleikastetxea.eus izena eman
- Hizlaria: Nahia Alkorta
- Non: Urnietako Magale ikastetxeko haur eskolan
- Noiz: Azaroak 8, asteartea 15:00