Honako hauexek dira ekintzak:
Autodefentsa feminista tailerra
Bi eguneko iraupena duen tailer bakarra. Bertan, kontzientziazioa, emozioak, espazioak nahiz mugak, erasoak zein erantzunak eta autoestimua landuko dira.
- Non: Lekaio kultur etxea
- Noiz: azaroak 11 (17:30-20:30) eta azaroak 12 (10:30-14:30)
- Adina: 14 urtetik aurrera
- Bideratzailea: Emagin
- Izen-ematea: Doakoa izango da, eta izen-ematea azaroaren 9an amaituko da (Bertan, Gazte Informazio Puntua eta urnieta.eus)
“Fabricando mujeres 2.0” zineforuma
80 urte dituela, Fábrica de Mujeres delakoak hedatzen dituen estereotipo errepikakorren aurrean borrokatzeko bideak bilatzen jarraitzen du Maitek. Horretarako, interesetan, kezketan zein borrokan bide-lagun dituen kolaboratzaileen sare handia dauka.
- Non: Sarobe
- Noiz: azaroak 24
- Bideratzailea: Setem Hego Haizea
- Izen-ematea: Doakoa. Sarrerak eskuragai Saroben eta Bibe plataforman
Elkarretaratzea
Udalak onarturiko adierazpen instituzionala irakurriko da.
- Non: San Juan plaza
- Noiz: azaroak 25, arratsaldeko 18:00etan
“Magma Mia!” bakarrizketa
Hasarre nago, sutan nago, irakiten nago... Presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago...
- Non: Sarobe
- Noiz: azaroak 29, iluntzeko 19:00etan
- Adina: 16 urtetik aurrera
- Bideratzailea: Beatriz Egizabal
- Izen-ematea: Doakoa. Sarrerak eskuragai Saroben eta Bibe plataforman
“Mutil berdinzaleak heztearen erronka”
- Non: Lekaio, areto nagusia
- Noiz: azaroak 30, arratsaldeko 19:00etan
- Bideratzailea: Ibai Fresnedo
- Izen-ematea: doan, lekuak bete arte