Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusian ariko da Nerea Arruti

Aiurri 2022ko aza. 5a, 08:15

Azaroaren 13an ospatuko da txapelketa, Bilbao Arenan, eguerdiko 12:00tan hasita. Sei gizonezko ariko dira lehian: besteak beste, Eneko Otaño, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugarza, Julen Alberdi, Ibai Soroa eta Txomin Arzaloa. Eta hiru emakumezko, tartean, Nerea Arruti urnietarra.

Nerea Arruti:
“Ilusio handia egiten didan lehiaketa bat da; ikusgarria da eta jende asko erakartzen du. Gainera, fisikoki punta-puntan nagoela esan nezake, urteko memento hoberenean”.

Arrutik Irati Astondoaren eta Uxue Ansorregiren aurka lehiatu beharko du.

Aurreko edizioan bezalaxe, Txapelketak informazioa eskainiko du webgunea eta Instagram profila baliatuta.

Kultura eta kirola uztartuz

Txapelketa nagusian, goi mailako musikariek ere hartuko dute; hala nola Sünek, Zetakek eta Zea Maysek. Euskal kulturari ikusgaitasuna eman eta herri-kiroletan gertutasuna sustatzea dute xede.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!