Bada, hari horri eutsi nahi izan diote Urnietan ere: ekitaldia antolatu du gaur eguerdian Euskaraldiak, bi urteren ondoren, hizkuntza komunitatearentzat berezia den hitzordua hemen dela iragartzeko. Bertan izan dira Egape Dantza Taldea aurtengo abestiaren harira sortutako koreografia erakusten, herriko bertso eskolako kideak eta Kantazaun elkartea.