Aiurri.eus webgunera honako mezua iritsi da. Laguntza eske dabiltza, Urnietako bikote baten bila: "Irailaren 6an nire aitak bizikleta istripua izan zuen Leitzako Leitzalarre mendian. Bere garrasiei erantzunez onddo bila zebillen Urnietako –daukagun datu bakarra da– bikote bat gerturatu zitzaion, eta berarekin egon ziren erreskate taldea agertu zen arte. Guretzat oso garrantzitsua da bikote honekin ematea eta gure esker ona adieraztea". Harremanetarako telefonoa: 659 327 197".