"Hikalagun" egitasmoa ipini du martxan AEK-k

Aiurri 2022ko aza. 14a, 11:37

 "Hikalagun" egitasmoa jarri du abian Urnietako AEK euskaltegiak: "Hikaz hitz egiten ikasteko, hobetzeko edo ohitzeko saioak izango dira". Hilaren 17an izango da lehen saioa (17:00), eta astean behin, ordubetez, hikaz aritu nahi duen jendearekin praktikatzeko aukera egongo da. 

Doakoa izango da eta hiru modu daude bertan izena emateko:

  1. Euskaltegira bertara joanda.
  2. 662 33 87 47 telefonora deituta edota idatzita.
  3. urnieta@aek.eus helbide elektronikora idatzita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!