Masaje-tailerra antolatu du Magale ikastetxeak

Aiurri 2022ko aza. 15a, 07:38

Masaje-tailerra antolatu du Magale ikastetxeak, 0-1 urte bitarteko haurrentzat nahiz beren gurasoentzat. Mertxe Bermejo psikologoak gidatuko du hitzordua haur eskolako eraikinean, hilaren 22an, asteartearekin, eguerdiko 15:00etan. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, "urnietarrentzat eta, inguruko herrietan, interesa duen edonorentzat irekia" dago proposamena. Kutsu praktikoa izango du ikastaroak, eta, hala, masajeak haurrengan dituzten onuren berri izango dute bertaratzen direnek. 

Parte hartu nahi izanez gero, deitu 943 55 17 82 zenbakira edota eman izena Magaleko webgunean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!