"Antigone" antzezlana, Sarobeko oholtzan

Aiurri 2022ko aza. 15a, 08:57

“Antigone” antzerkia izango da ikusgai abenduaren 4an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Iluntzeko 19:00etan, euskaraz.

Bost euroko kostua izango dute sarrerak, baina bina gonbidapeneko lau sorta zozkatuko dira, azaroaren 20ra arte izena ematen duten
urnietarren artean. Horretarako izena eman beharko dute interesdunek,  Udalaren APP-an edo webgunean. Bestalde, Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke. 

Sinopsia

Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat.

Fitxa teknikoa

  • Testua: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa
  • Dramaturgia eta Zuzendaritza: Igor de Quadra
  • Dramaturgia eta Interpretazioa: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti
  • Eszenografia: Miriam Isasi
  • Jantziteria: Alberto Sinpatrón
  • Argiztapena: Arantza Flores Soinua: Asier Renteria
  • Argazkiak: Aitane Goñi , Kulturaz Kooperatiba
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!