Argitara eman ditu Urnietako Udalak aurrekontu irekien harira gauzatuko diren proposamenak

Aiurri 2022ko aza. 16a, 19:00

Amaitu da 2023. urteko aurrekontu irekien parte-hartze prozesua: hala, herritarren eskakizunez, 150.000 euro inbertituko ditu herrian Urnietako Udalak. Hamasei urtetik gorakoez gain, bi ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek ere parte hartu dute proposamenetan. 

Iragan udaberrian, martxoaren 9tik 27ra bitarte, herriko auzo, bide zein plazetan hobekuntzak proposatzeko nahiz ideia berriak emateko aukera izan zuten Urnietan erroldatutako hamasei urtetik gorako biztanleek. Hori horrela, orotara, 231 eskakizun jaso zituen Urnietako Udalak:  horietatik 78 martxoaren 18an eta 19an jarri ziren informazio-karpetan, 75 herriko askotariko puntutan ipinitako buzoi eta kutxetan, 32 Udalaren webgunean eta 46 APP-an. Gutxieneko irizpideak beteta, 221 proposamen hartu dira aintzat, eta eskakizun-kopurua zein aintzinatasuna, baita herriarentzako ekarpen maila ere, garrantzitsuak izan dira bata edo bestea egin erabakitzeko. Era berean, inportantzia eman diote ikerketa nahiz aukeraketa-lanetan aritutako lurralde saileko teknikariek berrikuntzak herriko auzoetan, modu parekatuan, sakabanatzeari, guztiak zonalde bakar batean egin ez daitezen. 

Ikasleak ere parte-hartzaile

Prozesu orokorretik at, Egape Ikastolako eta Magale ikastetxeko ikasleek ere parte-hartze aktiboa izan duten prozesuan. Horrela, aurrekontuko 15.000 euro zertara bideratu den erabakitzeko ahalmena izan dute. 

Bestalde, Urnietako Udalak herritar gutzien eskura utzi du priektuaren emaitzak biltzen dituen txostena, aurrekontu irekien
partaidetza-prozesuari buruzko informazio guztiarekin. Bertan, prozesuaren laburpena, 150.000 euroekin gauzatuko diren proiektuei gaineko edukia eta onartu ez diren proposamenak zergatik ez diren aukeratu azaltzen duen erantzuna daude. Beraz, interesa duten herritarrek Udalaren web orriaren bidez eskura dezakete informazio hori guztia.

Honako hauek dira, 2023. urtean, aurrekontu irekien harira, herrian izango diren hobekuntzak:

Pantaila akustikoak, autobian

 

Pantaila akustikoak jarriko dira autobiako ibilgailuen joan-etorriak sortzen duen zarata murrizteko.

  • Prezioa: 50.000 euro.

 



Komun publikoa, Berrasoeta parkean

 

Aski erabilia da astebarru nahiz asteburuetan Berrasoetako parkea. Bada, komun publikoa ipini nahi da bertatik gertu, hainbat herritarrek hala eskatuta. 

  • Prezioa: 45.000 euro. 



 

Alariku parkeko berrikuntza

 

Alariku parkeko egoera hobetuko da eraberritze-lanen ondorioz. Gainera, orain gutxi luizia izan zen bartan, egueraldi kaskarra eta euri-jasak medio. 

  • Prezioa: 40.000 euro. 



 

Burnibideko parkeko futbol-zelaiaren lurraren hobekuntza (LH 6)

 

Burnibide parkean dagoen futbol zelaiko belar artifizialean hondar asko dago eta esku hartuko da eremuko egoera hobetzeko.

  • Prezioa: 3.000 euro.

 



Berrasoeta parkean eskilararen segurtasuna (LH 6)

 

Berrasoeta parkeko txirristraren ondoan dauden eskaileretan baranda bat ipiniko da bertatik igotzen edo jaisten direnek helduleku bat izan dezaten.

  • Prezioa: 1.500 euro. 

 



Berrasoeta parkeko futbol-zelaiaren lurraren hobekuntza (LH 6)

 

Berrasoeta parkeko futbol zelaiko lurrean koska dezente daude eta berdindu egingo da lurraren egoera hobetzeko.

  • Prezioa: 2.000 euro. 

 



Bizikletak uzteko gunea, kiroldegian (LH 6)

 

Kiroldegi parean, edo, bertatik gertu, bizikletak uzteko gune bat ipiniko da.

  • Prezioa: 1.000 euro. 

 



 

Xexto-kulunka, Ermotegiko parkean (LH 6)

 

Ermotegiko eremuan eraikitzen ari diren etxebizitza berrien gunean parke bat egongo da. Bertan ezarriko da Iurramendi parkean dagoen xesto-kulunkaren antzeko bat eremuaren garapena amaitzen denean.

  • Prezioa: 5.000 euro. 

 

Bankuaren egoera hobetu (LH 6)

 

Inklinazio handia du Idiazabal kaletik, Etxeberri plazarajoateko dagoen eskilara-arrapalaren goiko partean kokatzen den bankuak. Hala, lurra berdinduko da, orekatuta gelditu dadin. 

  • Prezioa: 500 euro. 




Zaborrontzi gehiago, Etxeberri plazan (LH 6)

 

Plaza horretan biltzen den jende-kopurua handia ikusita, zaborrontzi txiki gehiago ipinik odira, herritarrek beren hondakinak botatzeko aukera handiagoa izan dezaten. 

  • Prezioa: 1.000 euro.




Etenetako igogailuaren ondoko iturriaren egoera hobetu (LH 6)

 

Ura potentzia handiarekin ateratzen omen da iturri horretan. Horrela, intentsitatea jaitsiko zaio. 

  • Prezioa: 1.000 euro. 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!