Behin hasita, hamabost egunetako erronka zabaltzeko asmoa du: urte osoan, euskaraz egunero jardutea.
Zein harreman daukazu euskararekin egunerokoan?
Eskolan, tailerrean nahiz lagunekin euskaraz jarduten naiz, baita parranda-giroan ere.
Parte hartzen duzun lehen aldia al da?
Bai. Aurtengoan, behintzat, belarriprest izango naiz, etxean, familiarekin ezin dudalako euskaraz hitz egin.
Zer ematen dizu Euskaraldiak?
Euskaraz gehiago hitz egiteko gogoa pizten zait.
Erronka pertsonalik finkatu al duzu Euskaraldirako?
Urte osoan euskaraz aritzea da nire erronka.
Euskaraldia eta gero, zer?
Euskaraz hitz egiten eta bizitzen jarraitu nahi dut, geroz eta eremu gehiagotan.
Garrantzitsua iruditzen al zaizu Euskaraldia bezalako hizkuntza-ariketak sortzea?
Jakina. Garrantzitsua da, euskara ez galtzeko.