Nola parte hartu, baina? Euskaraldiaren hirugarren edizioko kantaren zati bat abestu eta dantzatu beharko dute eta publikatzerakoan ondorengo helbideak eta traolak jarri beharko dituzte: @euskaraldia.urnieta #Euskaraldia2022 #HitzezEkiteko #Ahobizi #Belarriprest #Arigunea #Lorpen #Erronka.
Antolatzaileek adierazi dutenez, soilik, hamasei urtetik gorako kideen bidioak zabalduko dira, irudien babes legearengatik. Hala ere, guztien artean, saski eder bat zozkatuko da. Esan bezala, parte hartzeko azken eguna abenduaren 2an izango da.