Urnieta Quel Abogados taldeak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan

Aiurri 2022ko aza. 23a, 10:02
Idoia Moreiro, Urnieta Quel Abogados taldeko jokalaria.

Garaipen garrantzitsua eskuratu zuen emakumezkoen senior taldeak iragan asteburuan; puntu bakarragatik irabazi zion Orioko taldeari (24-23).

Urnieta Quel Abogados emakumezko senior taldeak Orio Eskubaloia bigarren sailkatuari irabazi zion (24-23) partida parekatu eta zirraragarri batean, batez ere, neurketaren azken minutuetan. Lehen zatian urnietarrak izan ziren markagailuan aurrea hartu zutenak (13-11, atsedenaldian),  baina bigarren zatian, oriotarrek lehia berdintzea lortu zuten, partidako azken segundora arte. Horrela, urnietarrak sailkapeneko seigarren postuan jarri dira, Eibar Eskubaloia liderrarengandik 3 puntura. Partida bat gutxiago jokatu dute, beraz, oraindik, aukera handiak dituzte sailkapenean aurrera egiteko. 

Emakumezkoen kadete mailako taldeak ere garaipena lortu zuen Aiala taldearen aurka, etxetik kanpo (14-28). Horiek horrela, sailkapenean aurrera egitea lortu dute, maila handiko denboraldian. Bestalde, gainontzeko taldeek porrot egin zuten jardunaldi honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!