Argazki digitalen lehiaketako sari-banaketa egingo du Urnietako Udalak

Aiurri 2022ko aza. 24a, 09:00

“Urnietako ondarea bakoitzaren ikuspegitik” gaia abiapuntu, argazki digitalen lehiaketa abiatu zuen Urnietako Udalak ikasturte hasieran. Hala, gehienez, bost argazki entregatu behar zituzten parte-hartzaileek urriaren 10etik urriaren 21era bitarte. Hilaren 29an izango da sari-banaketa, Lekaioko areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan. 

Guztira, hemezortzi kideren 67 argazki jaso dira, eta, horietatik, gehienak urnietarrak dira. Parte hartu duten pertsonen artean sariak banatuko dira bi kategoriatan banatuta. Alde batetik, 14 urte arteko haurrak, eta, beste alde batetik ,15 urtetik aurrerako helduak.

Helduen kategorian (15 urtetik aurrera):

  • 1. argazki bilduma: 200 € eta saria
  • 2. argazki bilduma: 100 € eta saria
  • Urnietar baten 1. argazki bilduma: 100 € eta saria
  • Urnietar baten 2. argazki bilduma: 50 € eta saria
  • Argazki onenaren 1. saria: 100 € eta saria
  • Argazki onenaren 2. saria: 50 € eta saria

 

14 urte arteko kategorian:

  • 1.argazki bilduma: saria
  • 2. argazki bilduma: saria
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!