Belarriak finduta, mihia zorroztuta eta euskaraz aritzeko gogoz dabiltza makina bat herritar Euskaraldian. Bada, motibazioa pizteko proposamena izateaz gain, hizkuntza gutxituaren erretratu bizkorra egiteko parada ematen du ariketak.
Hala, lehen edizioarekin alderatuta, jaitsi egin da parte-hartzea Urnietan, Lide Serrano herriko koordinatzaileak dioenez: "Gazteen kasuan, beste lehentasun batzuk dituztela nabari da; euskara ez dute lehen lerroan ipintzen". Hari horri tiraka, garbi ikusi du haurren artean duen arrakasta. Horrela, ekimena medio sortutako hitzorduek ere harrera ona izan dutela dio, euskarazko yoga klaseek, esaterako. Halaber, hilaren 2ra arte egongo da aukera "Tik Tokaldian" parte hartzeko
Abenduak 3, larunbata
Txanponaren beste aldean, badira euskalgintzari lotutako hainbat eragile Urnietan, eta, urteko gainerako egunetan bezala, euskaraz bizitzeko bermearen alde ari dira orain ere lanean. Biziki poztu du Serrano, ariketa sozialaren erdian, beren eskuetatik iritsi zaion proposamenak: Euskararen Egunean, ekitaldia antolatu dute, Kantazaun elkarteak eta Egape Dantza Taldeak, eguerdiko 12:00etan.
Abenduak 2, ostirala
Hala, bezperan, Antxo eta Pantxa pailazoak izango dira, kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan.