Haurraren oinarrizko zaintzari buruzko hitzaldia, Magale Ikastetxearen eskutik

Aiurri 2022ko aza. 24a, 09:07

Bi solasaldi gelditzen zaizkio Magale ikastexeari Guraso Eskolaren hitzaldi-zikloarekin amaitzeko; bada, honatx, azken aurreko hitzordua: hilaren 29an, asteartearekin,  "Haurraren oinarrizko zaintza" hitzaldia emango du aferan aditua den Nahia Alkortak eguerdiko 15:00etan, ikastetxeko haur eskolako eraikinean. 

Parte hartu nahi izanez gero, deitu 943 55 17 82 zenbakira edota eman izena Magaleko webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!