Urnietan, erabiltzaileek Renferen autobusak hartzeko aukera izango dute Idiazabal kaleko 42. zenbakian kokatuta dauden geltokietan.
Eten egingo du Renfek Andoain eta Irun arteko tren-zerbitzua hilaren 26tik 28ra arte, Gipuzkoako trenbide-sarean egiten ari diren obren ondorioz. Horrela, egoerari erantzuteko, eta, bide batez, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, autobus bidezko errepideko garraio zerbitzu alternatiboa ezarri du egun horietan guztietan.
Urnietan, erabiltzaileek Renferen autobusak hartzeko aukera izango dute Idiazabal kaleko 42. zenbakian kokatuta dauden geltokietan.