“Mutil berdinzaleak heztearen erronka”, Hiruki Larroxaren eskutik

Aiurri 2022ko aza. 28a, 08:19
Iturria: Hiruki Larroxa

Oraindik ez dira amaitu ekitaldiak herrian,  Emakumearenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Hiruki Larroxak elkarteak itxiko du zikloa, Ibai Fresendo taldekideak gidatutako “Mutil berdinzaleak heztearen erronka” hitzaldiarekin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. 

Dokako sarrera izango dute ikus-entzuleek, Lekaioko areto nagusia bete arte. 

Sinopsia

Parekidetasuna eskoletako balio nagusi bilakatu da. Baina zein da gure seme-alabekin familietan honi buruz egiten dugun lanketa? Eta, zehazki, zein da mutil gazteekin egiten duguna honi dagokionean? Hitzaldi honetan, mutilen heziketa prozesuan parekidetasunak duen garrantzia eta hauen garapenean maskulinitatearen baldintzapenak aztertuko ditugu. Baita gizon helduok, eredu garen heinean, honetan guztian dugun papera eta ardura ere, heziketa parekiderako gakoetan sakonduz.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!