Lan-eskaintza, ludotekako hezitzaile izateko

Aiurri 2022ko aza. 28a, 12:27

Lan-eskaintza egin du Urnietako Udalak: ludotekako hezitzailea behar du. Hilaren 30era bitarte izango dute aukera herritarrek kurrikuluma bidaltzeko. 

Ondorengo hauek dira lanpostuaren ezaugarriak eta baldintzak: 

Zer eskatzen da:

  • Batxilergoa edo baliokidea
  • Euskara maila C1

Zer eskaintzen da:

  • Lana abendutik maiatza bitartean, astean 12 orduz.
  • Haurrekin interbentzio ordutegia: astelehenetik ostegunera 16:45-19:15
  • Opor garaietan ordutegi berezia

Zer baloratuko da:

Haurren zerbitzuetan esperientzia izatea

Nora bidali kurrikuluma?

sustapena@urnieta.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!