Euskararen bueltan, bi hitzordu asteburuan: pailazoak eta kalejira

Aiurri 2022ko aza. 29a, 08:15

Ostiral honetan amaituko da hirugarren Euskaraldia. Hala, horren biharamunean, Euskararen Eguna ospatzen da Euskal Herri osoan. Horren harira, zenbait hitzordu izango dira herrian. 

Ostiral honetan, Antxo eta Pantxa pailazoen “Gurekin konektatu” emanaldiaz gozatzeko izango da arratsaldeko 18:00etan kiroldegian. Eguraldi txarra egiten badu, aldiz, kiroldegi barruko 5. boxean izango da ikuskizuna. Bestalde, larunbatean, kalejira ibiltaria izango da Kantazaunen eta Egape Dantza Taldearen eskutik. Eguerdiko 12:00etan irtengo dira San Joan plazatik eta ondorengo lekuetan geldituko dira:

  • Etxeberri plaza
  • Zaldundegiko plaza
  • Zubitxo plaza

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!