Urnieta Artola Harategia gizonezkoen senior taldeak galdu egin zuen Urdanetaren aurka (29-23), larunbat arratsaldean, Loiun jokatutako partidan. Bizkaitarrek partida kontrolpean izan zuten hasieratik amaieraraino eta une batez hamaika goleko errenta zabala ere eduki zuten.
Urnieta Quel Abogados emakumezkoen senior taldeak ere ezin izan zituen bi puntuak lortu Lezoko Munttarpe taldearen aurka. Etxeko taldeak nahiko bideratuta zuen partida, baina neurketako azken minutuetan, golen aldea murriztea lortu zuten, 26-24ko emaitzarekin.
Urnietako Guria Jatetxea gazteek 19-26 galdu zuten Amenabar B taldearen aurka Urnietako Udal Kiroldegian jokatutako partidan. Urnietako Kamox Precision Machining kadeteek 24-31 galdu zuten Zumarragako Urolaren aurka larunbat goizean Udal Kiroldegian jokatutako norgehiagokan.