Bidelagun bila dabil Urnietako AEK, Mintzalagun programarako

Aiurri 2022ko aza. 30a, 10:29

Mintzalagun egitasmoa abiarazi du ikasturte honetan Urnietako AEK-k. Hori horrela, euskaraz praktikatu nahi duten herritarrei laguntzeko euskaldun bila dabil. Dagoeneko, badira hainbat hiztun talde lotuta, baina talde berriak osatzen ari dira eta herritarren laguntza eskatu nahi dute antolatzaileek. 

Boluntario gisa, astean behin, ordubetez, beren euskara hobetu nahi duten euskaldun berriei laguntzeko  prest dagoen edonori zuzentzen zaio AEK: "Ez dira euskara-klaseak izango, solasaldi informalak baizik".

Mintzalagun egitasmoan izena eman nahi duenak honako bide hauek ditu: Urnietako AEKra bertaratu (Errekalde 1 kalea), 662 33 87 47 telefonora hots egin nahiz mezua bidali edo urnieta@aek.eus helbidera idatzi.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!