Izaro Pellejerok irabazi du Argazki Digital Lehiaketa

Aiurri 2022ko aza. 30a, 11:56

Guztira 18 pertsonek hartu dute parte lehiaketan, horietatik gehienak urnietarrak, eta, orotara, 67 argazki jaso dira. Parte hartu duten pertsonen artean sariak banatu dira eta Izaro Pellejero izan da sari nagusiaren irabazlea.

Udalak Urnietako Argazki Digital Lehiaket antolatu du “Urnietako ondarea bakoitzaren ikuspegitik” oinarri. Urnietako Udalak azpimarratu du, euskal kultura eta ondarea direla Urnietaren nortasunaren adierazpen nagusiak eta herri honek kultura unibertsalari egindako ekarpen historikoaren lekuko garrantzitsuenak.

Helduen kategorian (15 urtetik aurrera):

  • 1. argazki bilduma: Izaro Pellejero
    2. argazki bilduma: Antton Jauregi
  • Urnietar baten 1. argazki bilduma: Izaro Pellejero
    Urnietar baten 2. argazki bilduma: Antton Jauregi
  • Argazki onenaren 1. saria: Izaro Pellejero
    Argazki onenaren 2. saria: Garazi Jauregi

14 urte arteko kategorian:

  • 1.argazki bilduma: Oier Sarasola

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!